top of page

ITZIAR ZABALA

Itziar Zabala 20 urteko dimako eskalatzaile bat da. 13 urterekin hasi zen eskalatzen, herrian ospatu zen eskalada txapelketa bat ikusi ondoren. Jarraian lehiaketetan parte hartzen hasi zen, oso emaitza onekin. asko bidaiatzen du eta beti uztartzen du eskalarekin. Haur hezkuntzako ikaslea ere bada eta ahal duen bezala biak batera egiten saiatzen da.

Noiz hasi zinen eskalatzen eta nondik datorkizu zaletasuna?

13 urterekin hasi nintzen, azkenengo Dimako Rock Master-a eta gero. Horretaz aparte, bizi naizen herriak zerikusi handia izan du. Hemen beti egon da eskaladarako zaletasun handia, Baltzolako kobak direla eta.

Arratsalde batean Dimako boulderrera joan nintzen eta hortik aurrera ia egunero joaten jarraitu dut.

 

Urte hauetan nondik ibili zara eskalatzen?

Hasieran Euskal Herritik hasi nintzen. Espainiatik ere ibili nahiz, leku guztietan irlak kenduta. Eta gero europatik: Alemania, Suitza, Austria, Kroazia, Frantzia...

 

Lehiaketetan hartu duzu parte?

Bai, hasi eta hile batzuetara Euskal Herriko Txapelketan, eta irabazi egin nuen. Gero, Espainiako selekzioarekin Espainiako txapelketara bidali ninduten. Lehena Sevillan izan zen eta hirugarren geratu nintzen. Bigarrena uste dut Madrilen izan zela eta bigarren geratu nintzen, hortik aurrera Espainiako proba guztietan lehenengo geratu naiz.

Hoiek irabazi nituenez Espainiako selekziotik, munduko eta europako txapelketetatara joan nintzen, baia hor zaila izan zen irabaztea.

 

Nola ikusten duzu emakumearen papera eskaladan?

Neska askok eskalatzen dute, baina txapelketetan ez dute askok parte hartzen, izan ere, ez daude horretarako prestatuta. Maila altu bat ez badaukazu ez du merezi txapelketan inskribitzeko ordaindu behar den dirua ordaintzea jarraian eroriko bazara, orduan jende asko ez da joaten.

Baina bestela  emakume askok eskalatzen dute. Gainera neskek ez dutela kirolik egiten eta indar gutxiago dutela esaten denean, dena guzurra dela uste dut. Egin nahi duenak, egin egiten du, kapazidade berdin edo antzekoak ditugu guk nahi ditugun helburuak lortzeko.

 

Gaur egun nola dago eskalada beste kirol batzuen aldean? Albo batera utzita?

Ez, ez. Oraindik ez dago olinpiar jokotzat hartuta, nahiz eta hurrengo olinpiar jokoetan sartu nahi duten, baina bakarrik abiadura, orain ematen den modalitate bat da, nahiz ta asko ikusten ez den. Horma ahalik eta arinen igotzean datza. Konpetizio aldetik ez da asko entzuten hemendik, baina europan indar handia dauka eta asko praktikatzen da.

 

Lesiorik edo izan duzu? Sustorik edo?

Ez, ez dut inoiz lesiorik izan. Baina bai sustorik inoiz. Kirola ez da arriskutsue, asko kontrolatzen baduzu edo esku onetan bazaude. Batzuetan pentsatzen duzu, hemendik eroriko banintz orain... baina gero ez dut inoiz arazo handirik izan.

 

Anekdotaren bat?

Behin lagun bategaz joan nintzen eskalatzen, baina ez zekien ondo zelan aseguratu behar zen. Aseguratzean, eskalatzen dagoen pertsonaren bizitza zure eskuetan daukazu. Hau erortzen bada airean gelditu behar duzu, eta horretarako tresnak erabiltzen jakin behar da.

Baltzolan geunden, bide zail batean sartu nintzen eta erori egin nintzen. Airean lurretik metro batera edo geratu nintzen, eta lagunak esku guztiak erreta zeuzkan, aseguratzeko tramankuluan eutsi zuen soka eta eskua erre egin zuen.

Ez zen ezer gertatu baina biok susto handia hartu genuen.

 

Nola eta zenbetero entrenatzen duzu?

Ahal dudanean. Neguan batez ere boulderrean, entrenamentu planifikatua daukat, erresistentzia, indarra edo tokatzen dena. Eta asteburuetan, denborak uzten badu, harrira joaten naiz. Udan ere asko mugitzen naiz, beti harrian eta toki desberdinetatik.

Aurten Menorkan egon naiz, itsasoan eskalatzen da, Psicobloc deitzen den modalitatea. Soka gabe eskalatzen da, itsasoan ondoko harrietan, eta uretara erortzen zara. Ura oso argia, kristalinoa da, beraz harririk edo dagoen ikusten da oso argi. Metodo oso polita da modu seguruan eskalatzeko.

 

Gazteak animatuko zenituzke?

Bai, noski, baina haiek animatu gabe ere asko dabiz. Ez da kirol arriskutsua, jende askok pentsatzen duen moduan, oso kirol aproposa da ingurua eta jende barria ezagutzeko, ta bita batez kirola egiteko.

Baina gogoratu nahi dut, oso garrantsitzua dala ingurua zaintzea. Natura erabiltzen dugu baina ez dugu garbi mantentzen. Ezinbestekoa da mezu hau bidaltzea, zikintzen duguna garbitzea. Ez diet bakarrik gazteei edo eskalatzaile berriei esaten, jende asko joaten da mendira eta lohi-lohi uzten du dena. 

 

 

bottom of page